XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik abiaburu hauek zeregin nagusia izan zuten Tyndalen obra gerora ingelesera egin ziren Itun Berriaren oinarritzat onartua izan zedin.

Nahiz eta Luterok garrantzi aparta izan itzulpenaren alor osoan ez bakarrik burutu zuen lanaren jarraibidearekin, baizik eta bere Sendbrief vom Dolmetschen (1530) saiakeran adierazten dituen ideiengetik ere, halere Etienne Doleti aitortu behar zaio lehenengoz itzulpen teoria bat formulatzearen meritua.

Etienne Dolet, Frantziako Orleansen jaioa, buru-belarri murgildu zen garai hartan indartzen ari zen mugimendu humanistikoan, Erasmorekin eztabaidatan eta beste ekintza politiko eta intelektual ugaritan esku hartuz.

Guzti honen ondorioz behin baino gehiagotan egon behar izan zuen gartzelan eta eta bere hamahiru libururekin batera epaitu eta erre egin zuten agintariek.

Badirudi Platonen obretan agertzen den elkarrizketetako bat gaizki itzuli zuelako, heresetzat salatu eta ateismoaren aldeko bezala agertzen omen zelako hilezkortasuna auzitan jarriz, torturatu eta estrangulatu egin zuten sutan erre aurretik.

Etienne Doletek berak honela laburtu zituen itzulpen abiaburu oinarrizkoak: 1. Itzultzaileak erabat ulertu behar ditu itzultzen ari deneko autorearen edukina eta asmoa.

2. Itzultzaileak itzultzean darabiltzan hizkuntzen ezaguera ona izan behar du: zeinetatik ari den eta zeinetara ari den.

3. Hitzez-hitz itzultzeko joerari ihes egin behar dio itzultzaileak, zeren eta hori egitea jatorrizkoaren esanahia deuseztatzea eta adierazpenaren ederra hondatzea bait da.